14 Feb
14Feb

Kaixo! 

Antonimoak modu ludiko batean lantzeko puzle batzuk sortu ditut oraingo honetan. Materiala erabiltzeko modu bat baino gehiago dago. Adibidez, zuenean bikoteak osatzera jolas gaitezke. Edo memory jolasa egin dezakegu txartelei buelta eman eta bikoteak aurkitzera jolastuz. 


Alde batetik, kolore ezberdinak erabiliz, mailaka antolatu ditut: 

- Lila: maila erraza

- Berdea: tarteko maila

- Laranja-arrosa: maila zailagoa 


Bestalde, bi motatako txartelak egin ditut. Lehenengoak hitz soilez osatu ditut. Nire helburua, LH6ko ikasle batekin hizkuntza lantzea denez, irudiak kentzea erabaki dut. Izan ere, ipiniz gero, bikoteak irudiak erlazionatuz osatuko lituzke, hizkuntza alde batera utziz. 


Egin klik hemen edo irudian materiala eskuratzeko


Bigarrenak aldiz, hitzez eta irudiz osatu ditut. Haur txikiagoekin hasteko eta ulermenaren euskarri gisa oso ondo etortzen baitira irudiak. 


Egin klik hemen edo irudian materiala eskuratzeko


Beti ere, hitzez eta irudiz osatutakoekin has gaiteke eta pixkanaka hitz soilez osatutakoetara pasatu. 


Besterik gabe, baliagarria izango zaizuelakoan... beste bat arte! 


Leire Artozki 




Materiala sortzeko baliabidea: Canva

Irudiak: Flaticon

Piktogramak: ARASAAC. Sergio Palao. CC (BY-NC-SA)

Oharrak
* Posta elektronikoa ez da webgunean argitaratuko.
I BUILT MY SITE FOR FREE USING