Egun on!
Gaurkoan animalien hiztegia ikasi edota errepasatzeko "komekokosak" ekartzen dizkizuet. Muntatzeko errazak dira eta haurrei ikusgarriak eta erakargarriak egingo zaizkie!
6 "komekokos" eta 48 animali ezberdin daude guztira:
- Etxeko animaliak
- Baserriko animaliak
- Afrikako animaliak
- Itsasoko animaliak
- Basoko animaliak
- Poloetako animaliak
Horrez gain, muntatzeko azalpenak eta zuen "komekokos" pertsonalizatua egiteko txantiloia utzi dizkizuet.
>> Materiala eskuratzeko egin klik hemen <<
Baliagarria izatea espero dut, beste bat arte!
Leire Artozki. Logopedia Euskaraz