Kaixo! Gaurkoan beste liburu bat gomendatzera natorkizue:
"Método Diverlexia. Intervención psicopedagógica de la dislexia".
Carmen Silvak 2020an argitaratutako liburu bat da.
Bertan, dislexia duten haurren eskuhartzeaz hitz egiteaz gain, irakurketa idazketa prozesuaren eskuratze arruntean nola lagundu azaltzen digu.
Beraz, EZINBESTEKO liburua dela deritzot: logopedentzat, Entzumena eta Hizkuntza irakasleentzat, Pedagogia Terapeutikoko irakasleentzat, gurasoentzat...
Baina batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat!!! Hauek baitira irakurketa eta idazketa irakastearen arduradun nagusiak.
Zer deritzozue? Ezagutzen zenuten?
Ondo izan eta beste bat arte!
Leire Artozki. Logopedia Euskaraz
Linkak:
Liburua Amazonen: https://amzn.to/3KzXX3H
Liburua La Casa del Libron: https://bit.ly/3EI8tSD
Diverlexia webgunea: https://www.diverlexia.com/