24 Jan
24Jan


Kaixo! 

Oraingoan orduak lantzeko material manipulatiboa ekarri dizuet, ordulari analogikoa nahiz digitala irakasteko.

 

Alde batetik, erloju analogiko erakargarri bat aukeratu dut dibujos.net orritik eta nire erara apaindu dut. Orduak morez eta minutuak berdez markatu ditut. Horrez gain, orduei karakola eta minutuei igela marraztu diet, pixkanaka kontzeptuak barnera ditzaten. Azkenik, erlojua bitan banatu dut. Eskuinean "ETA" eta ezkerrean "GUTXI" hitzak ipiniz.


Ondoren, minutuak lantzeko euskarri gisa, borobil berde batzuk gehitu dizkiot belkroz....


... eta morez 24 orduko sistema lantzeko euskarriak. 


Ordulari digitala lantzeko aldiz, honako hau sortu dut: 


Azkenik, orduak lantzeko txarteltxoak ere egin ditut: 


EGIN KLIK HEMEN ORDUAK LANTZEKO MATERIALA ESKURATZEKO



NOLA IRAKATSI ORDUA IRAKUTZEN? Lan sekuentzia


1. Lehenik eta behin haurrak 1etik 60ra zenbatzen ikasi behar du. 

2. Ondoren, bosnaka zenbatzen irakatsi behar diogu: 5, 10, 15, 20... 

3. Oinarrizko kontzeptuak irakatsi behar dizkiogu orain. Ordu batek 60 minutu dituela, minutu batek 60 segundu etab. 

4. Kontzeptu bakoitza barneratzeko komenigarria da haurrari denbora "sentiaraztea". Erakutsiozu, erloju baten bidez, zenbat den minutu bat, zenbat segundu bat. Edo azaldu matematikako klaseak, adibidez, ordu bete irauten duela. 

5. Erlojuaren orratz bakoitzak zer adierazten duen aurkeztu. Baita zenbakiak orduak direla eta "markatxoak" minutuak.

6. Hasi orduak puntuan erakusten: ordu batak, ordu biak, hirurak...  Ondoren "eta erdi".

7. Bi kontzeptuak barneratu dituenean, gainerakoak irakatsi. Hori bai, beti ere eskuinaldekoak: eta bost, eta hamar, eta hogei, eta hogeita bost. 

8. Eskuineko aldea menperatu badu, hasi ezkerrekoarekin. Lehenengo "laurden gutxi". Jarraian, gainerakoak: hogeita bost gutxi, hogei gutxi... 

9. Ordu batzuk adierazteko, orratzak bata bestearen gainean ipintzen ditugu. Hauek nahasmena ekar dezakete eta errepasatzea komeni da: hamarrak hamar gutxi, hamabiak puntuan, sei eta erdiak... 

10. Haurrak analogikoa menperatzen duenean, digitalarekin hasi gaiteke orden edo sekuentzia berdina jarraituz. Lehendabizi goizeko orduak erakutsiko nituzke eta pixkanaka arratsaldekoak sartzen joan. 



EUSKARAZKO ARIKETA FITXAK INTERNETETIK: 

Ordulari analogikoa lantzeko. Marga Gutierrez


Ordulari analogikoa. Soilik erlojuaren eskuineko aldea. Ijitoen herria


Hainbat ariketa interaktibo. Analogikoa eta digitala. Zipigelan


Ariketa interaktiboa. Jonen etxekolanak




Gaurkoz nahiko, baliagarria izango zaizuelakoan... Hurren arte!! 


Leire Artozki 



Oharrak
* Posta elektronikoa ez da webgunean argitaratuko.
I BUILT MY SITE FOR FREE USING