Kaixo berriro ere!
Gaur gogotsu esnatu naizenez eguneko bigarren materiala partekatu nahi dizuet.
Nik joku sinbolikoaren bitartez egiten dut lan askotan. Baina ezin ditudanez munduko jostailu guztiak eduki, nire jostailu propioak egin ditut.
Paperezko marrazkitxo hauez baliatuz eta irudimen pixka batekin gure ile-apaindegia osa dezakegu!
Eta zer landu? Bada, nahi duguna! Hiztegi berria, esaldi egituraketa eta aginduak eman eta jarraitzea, pragmatika eta gaitasun sozialak... Besteren bat bururatzen zaizue?
>>>>>EGIN KLIK HEMEN MATERIALA LORTZEKO<<<<<
Baliagarria eta gustukoa zaizuelakoan ;) beste bat arte
Leire Artozki