Egun on!
Gaurkoan, dekodifikazioa eta irakurketa abiadura lantzeko hitz zerrenda batzuk prestatu ditut euskaraz.
Zailtasun maila ezberdinak egin ditut, beraz, silaba errazenetatik, hitz konplexuenetara aurki ditzakezue.
Irakurle trebeenei bakarrik irakurtzea eskatzen diedan bitartean, hasten daudenekin lehenengo modeloa eskaintzen diet, gero elkarrekin irakurtzen dugu eta azken saiakeran beraiek bakarrik irakurri behar dute.
Egin klik HEMEN materiala eskuratzeko
Baliagarria zaizuelakoan, beste bat arte,
Leire Artozki, Logopedia Euskaraz.