27 Jan
27Jan

Kaixo!
Gaurkoan fonemak edo mintzairaren soinuak lantzeko era desberdin eta dibertigarri bat dakarkizuet.

 Lamina desberdinetan zehar, haurrak ezkutaturik dauden elementu ezberdinak aurkitu beharko ditu. Elementu hauek guztiak fonema bera edukiko dute. Hartara, hainbat helburu landu ditzakegu:



- Ahoskera edo fonetika
- Fonologia
- Kontzientzia fonologikoa
- Ikusi-makusi esan eta elementua deskribatu
- Arreta

Aspaldi hasi eta aspaldi bukatu nuen material bat da. Bikain egon arte partekatu gabe nuen baina euskarazko materialen munduan... Hobe erdizka baina maitasunez eginiko material bat, bikain baina partekatu gabeko bat baino, ezta? 🤔

Baliagarria izango zaizuelakoan, 

Leire Artozki.

>>>>>EGIN KLIK HEMEN MATERIALA ESKURATZEKO<<<<<

 

Mila esker eta ondo segi denok 💕

Oharrak
* Posta elektronikoa ez da webgunean argitaratuko.
I BUILT MY SITE FOR FREE USING