03 Jul
03Jul

Kaixo! 

Gaurko honetan /B/, /D/, /F/ eta /G/ fonemak lantzeko lau loto ezberdin ekarri dizkizuet. Gainera, loto bakoitzeko, hainbat ariketa proposamen gehitu ditut. Pixkanaka, fonema guztiak igotzea da nire helburua. Nire inspirazioa, bestetan bezala, Siembra Estrellas blogeko materiala izan da. 


Loto bakoitzeko, honako hau eskaintzen dizuet: 

1. Loto fonetikoa: silaba zuzenak, hitzaren hasieran nahiz tarteko silabetan. 

2. Fonemen eskuratze prozesuaren inguruko informazioa. 

3. Fonema identifikatzea eta hitza sailkatzea. Fonema hori dauka ala ez? (ahoekin, kinestemekin nahiz letrekin). 

4. Fonemaren kokapena identifikatzea. Zein silabetan dago fonema? 

5. Fonema zein bokalekin doan identifikatzeko ariketa. 


/B/ loto fonetikoa eta ariketak




/D/ loto fonetikoa eta ariketak




/F/ loto fonetikoa eta ariketak




/G/ loto fonetikoa eta ariketak




Espazioa aurreztu eta sailkapen karratuak beharrean, Siembra Estrellas blogeko silaben artikulemak inprima ditzakezu zuzenean: 



Besterik gabe, baliagarria izango zaizuelakoan! 


Leire Artozki 




(Irudiak ez dira nireak eta amaieran erreferentziatu ditut)          

(Las imágenes no son mías y las he referenciado al final de cada documento)



ERLAZIONATUTAKO BESTE MATERIAL BATZUK 

/B/, /D/, /F/ eta /G/ fonemak lantzeko jolasak

/S/ eta /Z/ loto fonetikoak

 


Eguneratze data: 2021/02/03

Oharrak
* Posta elektronikoa ez da webgunean argitaratuko.
I BUILT MY SITE FOR FREE USING