Kaixo!
Gaurkoan /B/, /D/, /F/ eta /G/ fonemak lantzeko lau jolas ezberdin ekarri dizkizuet. Duela hilabete batzuk igotako lotoen materiala osatzeko helburuarekin egin ditut.
1. DOMINOA: fonema zehatz bat landuz, piktograma bikoteak egiteko domino jolasa. Bi motatakoak: fonema hitz hasieran dutenak edo hitz tartean.
2. DOMINOA IRAKURLEENTZAT: Aurrekoa bezala, baina piktograma bikoteak egin beharrean, piktograma hitz idatziarekin lotzeko jolasa.
3. OKA EDO ANTZARAREN JOLASA: Lauki bakoitzean, lantzen ari garen fonemaz hasten den hitza duen oka jolasa. Fonodil materialean oinarritu naiz.
4. DADO JOLASA: Eugenia Romerok sortutako materiala euskaratuz, fonemak lantzeko dado jolas euskaratua egin dut.
/B/ fonema lantzeko jolasak | |
(Egin klik irudian)
/D/ fonema lantzeko jolasak | |
(Egin klik irudian)
/F/ fonema lantzeko jolasak | |
(Egin klik irudian)
/G/ fonema lantzeko jolasak | |
(Egin klik irudian)
Baliagarria izan bazaizue, ez ahaztu partekatzeaz!
Beste bat arte,
Leire Artozki
Piktogramen egilea: Sergio Palao. Jatorria: ARASAAC. Lizentzia: CC (BY-NC-SA). Jabetza: Aragoiko Gobernua.
Dado jolasen jatorria: Eugenia Romero
Okaren inspirazioa: Fonodil